SEKTOREA: Energia berriztagarriak.
PROIEKTUA: Egituraren INTEGRITATEA ikertzea eoliko flotatzailean, Adimen Artifizialean oinarritutako ereduen bidez.
LORPENA: Estaldura organikoak eta hibridoak garatzea korrosioaren aurka babesteko, eta biofoulinga garatzea degradazio-ereduetarako.
HAZITEK 2023 deialdian diruz lagundu zaion INTEGRIA proiektu estrategikoaren (https://www.integriaproject.com) (ZE-2023/00026) helburua eredu integral bakar bat sortzea da. Eredu hori, egitura-elementuetako (trantsizio-pieza, TP) Adimen Artifizialean (IA) oinarritutako, eta, ainguratze-sisteman, ebakuazio- eta elikatze-elementu elektrikoetan, sarbide-sisteman edo aire-sorgailu flotatzailea kontrolatzeko sistema hidrauliko eta mekanikoetan oinarritutako hainbat eredu digitalez osatuta egongo da.
Nautilus Floating Solutions da proiektu-burua, eta 12 enpresak eta 3 zentro teknologikok osatzen dute partzuergoa: Alerion, Ceit Centro Tecnológico, CIDETEC, CoreMarine, DITREL INDUSTRIAL S.L., ERREKA, GLUAL ENERGY, HINE GROUP, Ibermática, INNOMAT, KERA – COAT, LAULAGUN BEARINGS, NAVACEL PROCESS INDUSTRIES S.A. eta TECNALIA.
Itsas giroa, dagoen girorik oldarkorrenetako bat da; izan ere, kloruroak bezalako agente kimiko kaltegarriak eta olatuen oldarrak, haizeak eta errotorearen hegalen biraketak eragindako estres eta neke zikliko handia konbinatzen ditu egiturak bere zerbitzua ematen duen bitartean.
Eoliko flotagarriaren kasuan, berezko egiturez gain, amarratze-sistemen bizi-denbora gutxienez 25 urtekoa izango dela bermatzen dela hartu behar da kontutan. Normalean, akatsak instalazio txar baten edo korrosio baten ondorioz gertatzen dira; beraz, funtsezkoa da egiturak eta finkatze-sistemak osatzen dituzten materialak eta babes-sistemak behar bezala hautatzea baita neke-, korrosio- eta estres-mailak eraginkortasunez ebaluatzea, mantentze-eragiketak murrizteko.
Egungo sektore eolikoan, gaur egun erabiltzen diren estaldura-sistemak geruza anitzeko lodiera handia ≥ 350 µm duten sistemetan oinarritzen dira. Honek, material-kontsumo handia eta ingurumen-inpaktu handia suposatzen du.
Testuinguru horretan, aukera bat babes-soluzioak garatzea da, ez korrosioari aurre egiteko bakarrik, baita higaduraren aurrean materialen bizitza erabilgarria handituko dutenak eta, aldi berean, mantentze-eragiketak sinplifikatu eta erraztuko dituztenak. Gaur egun, deskribatutako propietate guztiak betetzen dituzten estaldura-mota desberdinekin gabiltza lanean, besteak beste, geruza bakar batean baldintzak betetzen dituzten DTM (Direct-To-Metal) estaldurak, geruzen guztizko lodiera eta geruzen arteko itsaspen-arazoak murriztuz, eta bio-osagaiak dituzten produktuak ere lantzen ditugu ingurumen-aztarna murriztuz. Bestalde, horien birpintagarritasuna lantzen ari gara aurreko geruzak ezabatu behar izan gabe mantentze-lanak sinplifikatzeko.
Azkenik, eoliko flotatzaile esparruan kontuan hartu beharreko beste faktore bat estalduren iraunkortasuna da. Estalduren bizitza- eta iraunkortasun-zikloa handitzeak ez du ingurumenean inpakturik eragin behar, eta, beraz, ez da begi-bistatik galdu behar inpaktu hori bizi-ziklo osoan.
INNOMAT-entzako proiektuaren motibazio nagusia ez da bakarrik estaldura organiko eta hibridoentzako formulazio berriak lortzea, –hobekien daudenak eta mantentze-eragiketak gutxituko dituztenak-, baizik eta baita estaldura organikoentzako sistema bat diseinatzea ere, inprimazio hibridoko geruzarekin konbinatuta, egitura flotatzaileetarako aplikazio- eta ontze-prozesu industriala ekarriko duena eta egiturarentzako egokitua eta parametrizatua izango dena.
Berrikuntza guztiak gauzatzeko, NAUTILUS erabiliko da azterketa-kasu gisa, eta HarshLab-a, BIMEPen instalatuta eta TECNALIAk operatuta, off Shore laborategi gisa, INTEGRIA proiektuan egindako ikerketa baliozkotzeko.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (HAZITEK 2023 Programa) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako proiektua.